Trichonida aintzira
Itxura
Trichonida aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 15 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 21,5 km |
Zabalera | 7,5 km |
Azalera | 98,6 km² |
Sakonera | 58 m |
Bolumena | 2.868 hm³ |
Eponimoa | Trichonium (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°34′21″N 21°33′09″E / 38.5725°N 21.5525°E |
Estatu burujabe | Grezia |
Lurraldeko administrazio-erakunde | Decentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands |
Eskualdea | Mendebaldeko Grezia |
Unitate periferikoa | Etolia-Akarnania |
Trichonida aintzira (grezieraz: λίμνη Τριχωνίδα) ur gezako Greziako aintzira handiena da. Etolia lurralde menditsuan dago, Korintoko golkoaren iparraldean, Greziako mendebaldean.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]98-100 km² hedadura du, [1], 19 km gehienezko luzera, 6 km-ko zabalera, 58 kmko perimetroa eta sakonera gehienez 58 m. Itsas gaineko 15 metrotan dago.
Ekologikoki garrantzi handia du aintzira honek. Arriskuan dauden espezie dezente aurkitzen dira bertan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polibio Megalopoliskoak K.a. 207. urtean Filipo V.a Mazedoniakoa, Termo hiri sakratutarantz zihoala, aintzira horretatik igaro izan zela azaldu zuen.
2007ko apirilaren 11an inguruak lurrikara handia pairatu zuen. Ondorioz, eraikin askok kalteak izan zituzten. Epizentroa aintziraren azpian kokatu zen.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Myrtia, Trichonida.
-
Partial view of Lake Trichonida.
-
Partial view of Lake Trichonida.
-
Partial view of Lake Trichonida.
-
Partial view of Lake Trichonida.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Agia Marina / View over Agrinio - Descrição da Geocache
- ↑ C. P. Evangelidis, K. I. Konstantinou, N. S. Melis, M. Charalambakis, and G. N. Stavrakakis Waveform relocation and focal mechanism analysis of an earthquake swarm in Trichonis Lake, western Greece. Bulletin of the Seismological Society of America (2008ko apirila), 98(2):804-811